Warning: Declaration of YOOtheme\Theme\Wordpress\MenuWalker::walk($elements, $max_depth) should be compatible with Walker::walk($elements, $max_depth, ...$args) in /home/clients/369dac55c7912d9535c540d8a8d528bc/sites/lepetittheatredepain.com/wp-content/themes/yootheme/vendor/yootheme/theme/platforms/wordpress/src/Wordpress/MenuWalker.php on line 115

JUGLAREA, PUTA ETA EROA

DARIO FO

Ikusgarri hortan, Dario Fo antzerki idazlanen artean hiru bakarkako hautatu ditugu : « juglarearen jaiotza, puta bat ero etxean, ertzoa eta herioa ».

Dekoratuan, balisa erraldoi bat, erabiliko dena oholtza gisa, bai puskak biltzeko eta txontxongilo antzoki ttiki bat moldatzeko. Itxura orokorra, Dario Fo-ren hildotik, umore satirikoa, antzerki herrikoia, bapateko harremana eta bufoiaren bidegurutzean zeharkatzen da. Koloretxu, puxken metaketa eta energia dira ikusgarriaren mamia. Jendea zirkulu heren batean jartzen da, hurbiltasuna mantenduz ahalik eta gehien. Hiru antzerki horiek 70-kadako Italiaren egoera isladatzen dute, era bat. Eta, badu interes erakargarri bat gaurregun euskal herrian izan dezakeen oihartzunarekin, gure ustez bederen. Bestalde, antzerki bakoitza emana da euskalki, edo euskara-molde esberdinetan: iparraldeko batua, hegoaldeko batua eta Xiberotarra. Lehenik, Dario Fok berak italiako « dialekta » esberdinetan emaiten dituelako bere antzerkiak. Bere hildotik beraz, pertsonaien nortasunen arabera (« hau euskalduna balitz, nungoa ditaike? »), euskalki egokiena hautatu dugu. Azkenik, ainitzetan entzun izan dugu, hemen eta hor:  » bai, baina hori ez da gure eukara, ez dugu dena ulertzen ». Goazen beraz, eta Toberetan zirtzilaren moldera, galdegin dezagun gure buruari: baina zertan gira gure hizkuntzarekin elgar ulertzen ez bagara? Ez dugu ulertzen edo beste zerbait bada azpi hortan? « Bagare, bagara… »

BANAKETA

Aktorea : Ximun Fuchs
Zuzendaritza : Mariya Aneva
Itzulpenak : Antton Luku, Artzea Lopez Arana eta Allande Etxart
Apainketa : Ponpon
Mozorroak : Murielle Liévin
Maska : Lontxo Yriarte

BIBLIOGRAFIA : DARIO FO, NOR DA ?

 

Dario FoDario Fo dramaturgo italiarra Europako antzerkian izandako idazle, zuzendari eta aktore garrantzitsuenetako bat dugu. San Gianon (Varese, Italia) 1926an jaioa, herri antzerkiaren tradizioa ezagutzeko parada izan zuen bere sorterrian. Hamalau urte zituela, Milanera joan zen Brerako Lizeo Artistikoan ikastera. Gerra ostean, arte ikasketekin jarraitu zuen eta arkitektura ikasten hasi zen. Milango giro intelektual eta artistikoan murgildu zen eta diru pixka bat lortzearren aktore gisa hasi zen lanean errebista konpainia batean. Izandako arrakastak bultzatuta antzerkian hasi zen. Aktore gisa hasi eta gidoilari, zuzendari, ekoizle eta eszenografo aritu zen gero. 1952an Franca Rame ezagutu zuen eta bi urtera berarekin ezkondu zen. Ordutik bere kolaboratzaile nagusia izan da. 1958an Fo-Rame konpainia sortu eta komedia eta fartsa politikorako jauzia eman zuen. « Ladri », « Aveva due pistole » eta « La colpa e sempre del diavolo » dira orduko lan batzuk. 68ko krisiaren ostean, taldea desegin eta Nuova Scena kolektiboarekin zirkuitu alternatiboen bila hasi zen, era berean kritikoagoa eta politikoki erradikalagoa bihurtuz. « Misterio Buffo », « Pum! Pum! Chi e La polizia! » eta Tentazioak estreinatu berri duen « Muerte accidental de un anarquista » dira ordutik egin dituen obra garrantzitsuenetako batzuk.
Erabateko antzerki gizon zirikatzaile honek Literaturako Nobel saria jaso zuen 1997an.

Scène de Pays Baxe NafarroaHaize BerriEuskal Kultur Erakundea - Institut Culturel Basque

 

JUGLAREA, PUTA ETA EROA
JUGLAREA, PUTA ETA EROA
JUGLAREA, PUTA ETA EROA
JUGLAREA, PUTA ETA EROA
JUGLAREA, PUTA ETA EROA
JUGLAREA, PUTA ETA EROA
JUGLAREA, PUTA ETA EROA
JUGLAREA, PUTA ETA EROA
JUGLAREA, PUTA ETA EROA