Warning: Declaration of YOOtheme\Theme\Wordpress\MenuWalker::walk($elements, $max_depth) should be compatible with Walker::walk($elements, $max_depth, ...$args) in /home/clients/369dac55c7912d9535c540d8a8d528bc/sites/lepetittheatredepain.com/wp-content/themes/yootheme/vendor/yootheme/theme/platforms/wordpress/src/Wordpress/MenuWalker.php on line 115

ERRAUTSAK

marrazkia : Lontxo Yriarte

 

Sinopsia

Odei hil da. Gaztaroko lagunak, urteetan elkarren berririk izan gabe egon ondotik, Odeiren hiletarako bilduko dira. Saminak eta berriz elkartzearen emozioak eraginda, Odeiren azken agurra garai bateko festa basati bihurtuko da. Iraganeko eta oraineko egiak, gezurrak eta kontraesanak azaleratuko dituen gau eroa. Noizbait izatea amestu eta sekula izan ez zirenaren errautsak baino ez dira geratzen, ordea. Igor Elortza & Unai Iturriaga

Gaia

XX. mendeko hirurogeita hamargarren hamarkadan jaioak gara. Mundua aldatzear zela sinetsita zeudenengandik sortu ginen. Hautu gaitza, ordea, mundua aldatzea. Musikaz, borrokarako leloz, errepresioz, festaz eta orotariko drogaz inguratu gintuen gaztaroak. Denboraren errotak egin du gainerakoa. XXI. mendea da, eta XX.eneko ametsen errautsak gara. Oraindik orain, errautsotan noizbait surik izan zela sinestarazi nahi diegu gure buruei. Ba ote? Igor Elortza & Unai Iturriaga

Pertsonaiak

HODEI : Hildakoa. Gaztea betirako.
ZIGOR : Euskaldun zikiratua eta analfabeto sentimentala. Tripa dauka.
ERRAMUN :
Etxeko premua. Kubako zigarroak erretzen ditu, herritik irten gabe.
EIDER :
Emazte eta ama eredugarria. Rimmela isurtzen zaio.
KAIET :
Aita familiako hipotekatua. Automedikatu egiten da.
PILI :
Ezdeusa. Aitaren jatetxean lan egiten du. Dirua irabazteko, berriz, pitxua pasatzen du.
FERMIN :
Bidaiaria da. Inork ere ez daki asko gehiago.

Webgunea : www.errautsak.com